Hamaborzgarren kapitulua
Debozione grazia ardiesten dela humiltasunez, eta bere buruari uko eginez.
1. Behar duzu debozioneko grazia arduraki bilhatu, beroki eskatu, haren begira egon pazienziarekin eta fidanzarekin.
Grazia behar duzu eskerrekin errezibitu, humiltasunarekin begiratu.
Graziarekin batean hari behar duzu artha handirekin eta Jainkoa utzi behar duzu egitera noiz eta nola bisitatuko zaituen gainetik, bera datorren artean.
Guzien gainetik humildu behar zare eta apaldu, noiz ere baitakusazu debozione guti duzula, edo bat ere eztuzula; bainan etzare sobera bihotz flakatu behar, ez eta neurri gabeki tristetu.
Hainitzetan Jainkoak begi ideki batean emaiten du, denbora handiz ukatu zuena:
Batzutan ere othoitzaren ondoan emaiten du othoitz hastean eman nahi etzuena.
2. Grazia bethi berehala emaiten baliz, eta noiznahi hel baledi, nekez hura jasan lezake gizonaren flakotasunak.
Hargatik esperanza on, eta pazienzia humil batekin egon behar duzu debozioneko graziaren begira.
Bizkitartean emazu falta zerorren, eta zure bekatuen gainean noiz ere grazia ezpaitzaitu emaiten, edo zergatik eztakizula edekiten baitzaitzu.