Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/319

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


3. Zer daidiket ene humiltzeaz bertzerik ene bekatuakgatik, hek konfesatzen eta nigar uzur hiltzen ditudala, eta ixil gabeko othoitz ez nagotzula miserikordia eske?

Othoi, ene Jainkoa, enzun nazazu, eta urrikal nakizula zure aitzinean nagoen bezala.

Handiro higointzen zaizkit neure bekatuak, eztut bat ere geiago sekulan egin nahi: hetaz dut damu eta izanen ere bizi naizeino, prestik nagoela penitenzia, eta ahal bezanbat satisfazione egitera.

Barka diatzadatzu, ene Jainkoa, barka diatzadatzu egin ditudan bekatuak zure izenaren amorioagatik: salba diazadazu zure odol preziosaz berrerosi duzun arima.

Huna, ni gomendatzen natzaio zure miserikordiari, zure eskuetan jarten naiz.

Egizu enekin zure ontasunaren arauera, ez ene gaixtotasunaren eta eskegabetasunen eredura.

4. Ofrendatzen derauzkitzut halaber nik ongi egin guziak, xoil aphurrak eta eskasak direlarik, arren zuk begitarte onez har detzatzun, zure gogara xuxen, santifika, eta bethi hoberena ekar detzatzun, eta azkenean ni alfer eta ezdeusetako hori fin doatsu eta laudatzeko batetara gida nazazungatik.

5. Ofrendatzen derauzkitzut oraino jende deboten desir on guziak, ene burasoen, ahaideen, urkoen, adiskideen, haurrideen, minduri guzien, niri edo bertzeri zure amorioz ontasunik egin deraukutenen, beretzat edo bertzeentzat