Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/314

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta mundukoa, zeren pasioneak ditutzun hain hildumatu gabeak, zeren zure guthiziek hala zarabiltzaten, zeren zure kanpoko sensuak hain guti begiratzen tutzun, zeren gogoeta alferrez hain maiz nahasten zaituzten.

Zeren hain zaren kanpoko gauzetara isuria, hain nagia barrenekoetara, hain arina irri egitera eta ergeltzera, hain gogorra nigarretara eta urrikimendura.

Zeren hain agudo zaren gauza largoetara eta haragiaren plazeretara; hain nagi herskailluetan, eta beroki hari behar denean.

Hain erne berriok enzuteko, eta gauza ederrik ikusteko; hain flako gauza komunen arunteren eta humilgarrien besarkatzeko.

Hain guthizios hainitz biltzeko, hain zeken emaiteko, hain hersi itxekitzeko.

Hain nabarmen hizketean, hain ixilgaitz konpainietan.

Hain desordenatua zure azturetan, hain ergel zure erremanguetan.

Hain emana jatera jan edanera; hain gor Jainkoaren hitzetara.

Hain lasterkatsu pausatzera, hain berantkor trabaillatzera.

Hain erne elhetara, hain logale beilla sainduetara.

Hain kexatua akabatzera; hain airatua zinetan hari behar bidean.

Hain tonto zure orenen irakurtzean, hain epel meza erraitean, hain idor eta agor errezibitzean, hain laster errebelatua, hain gutitan zure baita osoki bildua.