Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/313

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


2. Zuk irakas diazadazu bide zuzena, emadazu zenbait antze labur, behar bezala errezibitzeko.

Zeren on da jakitea nolako debozionerekin eta erreberenziarekin behar derautzudan ene bihotza preparatu zure sakramenduaren hartzeko eta hain sakrifizio handiaren eta Jainkozkoaren egiteko ene arimaren salbamendutan.


Zazpigarren kapitulua


Bere konzienziaren examinatzeaz, eta oneratzeko deliberazioneaz.


Jesusen hitzak


1. Bertze guziak baino lehen, bihotzeko humiltasun eta erreberenzia handi, fede oso eta jainkoaren ohoratzeko intenzione debozionetsu batekin Jainkoaren Apeza hurbildu behar da sakramendu hunen egitera, erabiltera eta hartzera.

Mira zazu erneki zure konzienzia, eta zure ahalaren arauaz hura garbi eta argi zazu egiazko urrikimendu eta konfesione humil batez, hala non zure baitan eztadukazun, edo ezagut eztezazun ausiki zaitzan, eta zilhegiki hurbiltzetik gibela zaitzaken narriorik.

Higoin bekizkitzu zure bekatu guziak jeneralki, duzun ere damu partikular bat eta urriki geiago zure egunorozko soberaniez: eta denborak agitzen badu zure arimako miseria guziak konfesa diotzotzu Jainkoari bihotzeko gordalekuan.

2. Jar zaite hasbeherapenez, eta duzun dolore, zeren oraino hain zaren haragizkoa