Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/312

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Gurutzeaz seinalatua da gibeletik, bertzeek egiten diotzaten gaitz guziak emero paira detzatentzat Jainkoaren amorioagatik.

Aitzinetik da gurutzea, bere bekatuez nigar egin dezantzat.

Finean gurutzea darrabilla gibeletik, bertzeen ere gaixtakeriez urrikarizko damu har dezangatik, eta jakin dezan ordenatua dela ararteko Jainkoaren eta bekatorearen artean, eta eztuela nagitu behar othoitz egitera, eta sakrifizio sainduaren ofrendatzera, Jainkoaganik grazia eta miserikordia ardiets dezan artean.

Noiz ere Apezak erraiten baitu meza, Jainkoari ohore, Angeruei bozkario, fidel guziei exenplu, bizi direnei indar, arima joanei sosegu emaiten deraue, eta bera egiten da Elizako grazia eta ontasun guzian partale.


Seigarren kapitulua


Galdea, zer egin behar den errezibitu baino lehen.


Arima debotaren hitzak


1. Jarten naizenean, Jauna, zure handiresunean, eta neure deus gutitasunaren konsideratzen, xoil ikaratzen naiz, eta ene baitan ahalketzen.

Zeren hurbiltzen ezpanaitzaitzu, ihesi noako biziari, eta jarten banaiz ure mahainean kutsaturik, huts egiten dut zure kontra.

Zer eginen dut beraz, ene Jainkoa, ene laguntzaillea, eta konseillaria neure beharkietan?