edatera, guziarekin ere ahoa pasatuko diot zeruko ithaizur haren zilhoari, arren handik xortaxo bat bederen har dezadan ene egarsuaren hiltzeko, guzia ihar eznadintzat.
Eta baldin guzia ezin banaitake oraino zerukoa eta suakartua, kerubinak eta serafinak bezala; badarik egin ahala eginen dut debozioneari itxekitzeko, eta ene bihotzaren preparatzeko; arren sakramendu bizigarria ahalik humilkiena hartzen dudala, Jainkozko su handi hartarik inhar bat ezpere bil dezadangatik.
Zer ere baitut eskas, ene Jesus ona, Salbatzaille guziz saindua, zuk ene orde hura konpli zazu zure ohiko begitartearen eztitasunaz, guziak zuregana deitu nahi izan ditutzunaz gero, dioskuzula: zatozte nigana nekatzen eta kargatuak zareten guziak, eta nik arinduko zaituztet.
5. Ni segur trabaillatzen naiz ene kopetaren izerditan, bihotzetik minez nago, bekatuz kargatua nabilla, tentazioneek narabillate, hainitz pasione gaixtok korapillatzen eta zapatzen naute; bizkitartean ezta hel dakidanik, ezta libra eta salba nazanik zu baizen, ene Jainkoa, ene Jauna eta Salbatzaillea.
Zure eskuetan uzten dut neure burua, neure ditudan guziekin, zuk begira eta sekulako bizitzera gida nazazungatik.
O niri zure gorputza janharitzat, eta odola edaritzat aphaindu derautazuna, har nazazu zure izen laudoriotan eta lorietan.