Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/310

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Othoi, ene Jainko jauna, eta Salbatzaillea indazu grazia emenda dakidan debozioneko afekzionea, noiz ere zure misterio sakratua hartzen baitut.


Borzgarren kapitulua


Sakramentu Sainduaren handiresunez, eta Apezen abantaillaz.


Jaunaren hitzak


1. Angeruen garbitasuna eta Jondone Joannis Batistaren saindutasuna bazendu ere, etzinateke gai sakramendu hunen hartzeko edo ukitzeko.

Zeren eztagoka nihoren merezimenduari Jesusen Sakramendua konsekrutzea, bertzei emaitea, eta Angeruen ogia jatea.

Misterioaren handia! eta zein gradu handitan jarriak diren Apezak: hei eman baitzaie Aingeruei eman etzaien ohorea.

Ezen Apezek xoilki, Elizan behar legez ordenatuak direnean, esku dute meza erraiteko, eta Jesusen gorputzaren konsakratzeko.

Egia da Apeza dela Jainkoaren ordea eta lankidea Jainko beraren hitzez serbitzatzen denean, Jainkoak berak ordenaturik eta manaturik; ala bainan hortan Jainkoa da egille nausia eta ezin ikusizko obratzaillea; nahi duen guzia haren borondatearen azpian baitago, eta manatzen duen guziaz obeditzen baita.

2. Geiago beraz zinetsi behar diozu Jainko guziz botheretsuari sakramendu beregaineko hunetan, ezen ez zure gustuari