Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/308

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zure maitei, eta geiago ere, eta maizago emaiten debozione on batez errezibitzen zaituztenean.

Hainitz moldezko konsolazione isurtzen duzu hekin baitara, hainitz moldezko tribulazioneen kontra;

Zure maiteak bere bihozgabetasuneko putzutik zure gomendioko esperanzara alxatzen tutzu, grazia berri batez bethetzen eta barrenean argitzen; hala non errezibitu baino lehen gogoetatsu eta afekzione gabe zeudenak, gero zeruko janhariaz eta edariaz aserik hagitz hobeki eta sendoago kausitzen baitira.

Horrela hargatik hari zare zure hautatuekin, arren segurki ezagut, eta klarki froga dezaten, zein flako diren bere buruz, eta zer ontasun eta grazia izaiten duten zureganik.

Zeren bere buruz hotz, gogor, eta debozionegabeko dira zureganik ordea merezi dute bero, agudo, eta debozionetsu izaitea.

Ezen nork eztitasuneko ithurrira humilki hurbildurik eztu hartarik eztitasun guti bat bederen ekartzen?

Edo nork su handi baten aldean egonik, eztu hartarik bero aphur bat hartzen?

Eta zu zare bethi betherik dagoen, eta gainez egiten duen ithurria, zu zare arduraki irazekirik dirauen eta, nihoiz ere iraungitzen ezten sua.

4. Halakotz zilhegi ezpanaiz ithurri bethetik eraustera, eta ase arteraino