Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/307

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Zer bada nik bekatore, lur, eta hauts baizen enaizen horrek pensa eta endellega dezaket hain sekeretu barrena eta sakratu hunetaz?

2. Jauna, ene bihotzeko sinplezian fide on eta finko batekin, zuk ere manaturik, hurbiltzen natzaitzu esperanzaz eta erreberenziaz betherik, eta zin zinez dadukat zu Jainkoa eta gizon hemen presentean zarela Sakramendu hunetan.

Nahi duzu bada har zaitzadan, eta zurekin bat egin nadin amorioz.

Halakotz banagozu zure ontasunari othoitzez, arren indazu grazia beregain bat, ni naizen guzia zure baitara karitatez urt eta isur nadin, eta nahiz diren konsolazionez geiago axola eznadin.

Zeren jainkozko sakramendu hau da arimaren eta gorputzaren osasuna, gogoko langiadura guzien miritzina: hortan ene gaizkiak erremediatzen dire, pasioneak estekatzen, tentazioneak azpiratzen eta gutitzen: hortan grazia geiago emaiten da, bertute sortu berria handitzen, fedea bortizten, esperanza finkatzen, karitatea sutzen, irazekitzen, hedatzen eta zabaltzen.

3. Egiaz, ene Jainkoa, ene arimaren besarkatzaillea, gizona bere flakotasunetik alxatzen duzuna, barreneko konsolazione guziak emaiten ditutzuna, sakramendu sainduan hainitz ontasun eman derauezu