zure ohoretan, eta zure Pasionearen bethiereko orhoitzapenetan ordenatu eta formatu duzun Sakramendua ene Sekulako Salbamendutan har dezadangatik.
6. Bozkario zaite, ene arima, eta eskerrak emoitzu Jainkoari, zuri nigarrezko haran hunetan utzi derautzun hain donu nobla eta konsolazione bereziagatik.
Zeren noiz ere misterio hura gogoan baitarabillazu, eta Jesusen gorputz preziosa hartzen baituzu, orduan zure salbamenduko obra egiten duzu, eta partale egiten zara zure Salbatzaillearen merezimendu guzietan.
Ezen Jesusen karitatea ezta nihoiz ere gutitzen, eta haren miserikordia handia ezta sekulan ahituko.
Hargatik bethi behar zare bihotz berri batez hartara preparatu, eta zure salbamenduko misterio handi hura konsiderazione erne eta finko batez pisatu behar duzu.
Noiz ere meza erraiten, edo enzuten baituzu, iduritu behar zaitzu hain gauza handi, berri eta alegeragarri maitatzekoa dela, nola bailizate Jesu-Kristo egun hartan berean lehenik Birjina sainduaren sabelera jautsirik gizon egin baliz, edo gurutzean josirik paira baleza eta hil baledi munduko salbamenduagatik.