Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/303

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Hirurgarren kapitulua


On dela maiz komuniatzea.


Arima debotaren hitzak


1. Huna ni, Jauna, zuregana heldu naiz; arren zure dohainetik ongi gertha dakidan, eta pobreari zure ontasunaz, o Jainkoa, aphaindu diozun baraskari sainduan alegera nadintzat.

Huna, zure baitan da desira dezakedan, eta desiratu ere behar dudan guzia, zu zare ene salbamendua, eta libranza, ene esperanza eta indarra, ene ohorea eta loria.

Alegera zazu bada egun zure serbitzarien bihotza, zeren zuregana, ene Jesus maitea, alxatu dut ene arima.

Badut desira orai zure errezibitzeko ahalik debozione eta erreberenzia handienarekin: nahi zaitut ene etxean sar arazi, ni ere Zakeo bezala benedika dezazun, eta Abrahamen umeen artean konda nadingatik.

Ene arima guthiziatzen da zure gorputz sainduaz, eta ene bihotzak desiratzen du zurekiko bat izaitera.

2. Eman zakizkit, Jauna, eta aski dut, berdin zutaz kanpoan ezta balio duen konsolazionerik.

Zu gabe ezin naiteke, eta enegana heldu ezpazare, ezin nagoke bizirik.

Halakotz behar natzaitzu maiz hurbildu, eta behar zaitut maiz errezibitu ene salbamenduko erremediotzat, beldurrez