Ps.77. Eman nahi derautazu zeruko janharia, eta Aingeruen ogia ixtera, zeina, egia erraitera, ezpaita bertzerik zu zeroni baizen; zu baitzare ogi bizia, zerutik jautsi zarena, eta munduari bizitzea emaiten diozuna. Io. 6.
4. Huna nondik sortzen den zure amudioa, nondik ageri den zer kontu egiten duzun gutaz, zein esker eta laudorio handiak zor zaizkitzun grazia haukin ordain.
O zein salba eta probetxagarri izan den zure konseillua, Sakramendu hori ordenatu duzunean! zein othurunza gozo eta alegera, zu zeroni janharitzat eman zaizkigunean.
Jauna, zein miragarri den zuk obratzen duzuna, zein botheretsu den, zure bertutea, zein ezin erranezko den zure egia.
Gen. 1., ps. 148. Ezen hitz bat erran duzu, eta gauza guziak egin dira, eta manatu duzuna berehala konplitu da.
5. Gauza mirestekoa, gure zinestea merezi duena, eta gizonaren adimenduari garaitzen zaiona, zu ene Jainko Jauna, egiazko Jainkoa, eta gizon egiazkoa, ogiaren eta arnoaren iduri eta itxura mehe batzuen azpian osorik egoitea, hartzen zaituztenek ehotzen edo ahitzen etzaituztela!
Zuk, o guzien Jauna, nihoren beharrik eztuzuna, zure Sakramendua dela bide gure baitan ostatatu nahi izan zarena, begira zazu ene bihotza eta gorputza kutsu guzietarik; arren konzienzia alegera eta garbi batez maizago zure misterioak egin, uki eta erabil ahal detzadan, eta beregainki