Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/300

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta manatzen baituzu hala egia dadin, plazer duzuna plazer dut nik ere, eta nahi nuke ene gaixtotasunak traburik ekar ezpaleza.

2. O Jesus guziz eztia, guziz amolsua, zein erreberenzia eta esker handiak bethiereko laudorioekin zor zaizkitzun zure gorputz sakratuaren hartzekotzat! ezpaita gizonik aurkitzen haren handiresunak deklara detzakeienik.

Ordea zer gogorako dut komunione hunetan, ene Jaunari hurbil nakionean: hura behar bezala ezin ohora baitezaket eta halarik ere desira baitut haren errezebitzeko debozionerekin?

Zer pensa dezaket hoberenik ene salbagarrienik, neure burua zure aitzinean osoki humildu, eta zure neurrigabeko ontasuna laudorioz ene gainera alxatu behar dudala baizen?

Laudatzen zaitut, ene Jainkoa, eta gauza guzien gainetik sekulakotz handi esten.

Neure burua mesprezatzen dut, eta ene deus gutitasunean barrena zure azpian hondatzen.

3. Huna zu sainduen saindua eta ni ene bekatuen istilla.

Huna zu makurtzen zare nigana, nik merezi eztudalarik zuri behatzea.

Huna, zu heldu zara enegana, nahi duzu enekin egon, gonbidatzen nauzu zure baraskaritara.