8. Hainitzek laster egiten dute hainitz leku urrunetara Sainduen errelikiak bisitatzeagatik.
Espantuz jarten dira hekin mirakuilluzko obrak enzuteaz, Elizetako obradura handiak miratzen tuzte, hekin hezur sainduak muzuztatzen tuzte, sirikuz eta urrez estaliak direlarik.
Eta huna, zu hemen presentean enekin zare aldarean, o ene Jainkoa, sainduen saindua, guzien kreatzaillea, eta Aingeruen Jauna.
Hainitzetan kuriostasunak, eta lehen ez ikusiak ikusi nahiak daramatza gizonak halakorik ikustera, eta handik probetxu eta oneramendu guti dakarkete, noiz ere behintzat horra hara baitabiltza egiazko urrikimendurik gabe.
Hemen ordea Aldareko sakramenduan osorik eta bizirik zaude, ene Jesus Jauna, egiazko Jainkoa, et gizon egiazkoa: eta nor nahik sekulakotz salbatua izaiteko probetxu hainitz atheratzen du, noiz ere behar bezalako debozionerekin errezibitzen baitzaitu.
Baina zuregana eztu nihor ekartzen edozein arintasunek, ez kuriostasunak, ez eta sensuetarasunak; baina bai fede fermuak, esperanza debotak, eta karitate garbiak.
9. O Jainkoa, munduko ezin ikusizko Kreatzaille, zein miragarriki hari zaren gurekin! zein eztiki eta graziozki ordenatan duzun zure hautatuekin! zeroni presentatzen baitzaizte sakramendu hunetan har zaitzatengatik.
Hori segur garaitzen zaie adimendu guziei, horrek manera beregain batez arima deboten