Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/295

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


gorputz preziosaren sakrifizioa, zeina baita sakrifizio zahar guzien konplimendua.

Zergatik bada enaiz geiago irazekitzen zure ohorezko presenziaren aitzinean?

Zergatik enaiz artha handiagorekin preparatzen zure sakramendu sainduaren hartzera; halaz eta Patriarka, Profeta, Errege are eta leheneko Prinze saindu hek bere azpiko jende guziarekin halako debozionezko seinalerik zure Maiestate sainduaren serbitzuan erakusi dutenaz geroztik?

Reg. 7. 7. Dabid Errege debozionez bethea bere indar guziez dansan hari izan da Jainkoaren Arkaren aitzinean bere lehenagoko Burhasoei egin zitzaizten ontasunen orhoitzapenetan: hainitz moldezko organoak egin tu, Salmoak eskiribatu itu, eta ordenatu du kanta ditezin alegrianzarekin, berak ere maiz kantatu itu gitarraren gainean, Espiritu Sainduaren graziak hura zeraman arauera: irakasi dio Israeleko jendeari bihotz guziaz Jainkoaren laudoriotzen, aho batez egunoroz handi esten, benedikatzen eta ozpatzen.

Orduan halako debozionerik eta Jainkoaren laudoriozko orhoitzapenik egiten bazen lege zaharreko Aitaren presenzian: nolako erreberenzia eta debozione orai nik, eta Giristino guziak behar dugu Sakramendu sainduaren aitzinean Jesus maitearen gorputz adoratzekoa hartzen dugunean?