gogoak eta bihotzak bereganatzen tu eta irazekiten.
Ezen bere bizitze guzia oneramendura ordenatzen duten zure egiazko fidelek hainitzetan debozionezko grazia, eta bertuterako amudio handi bat ardiesten eta ekartzen dute Sakramendu saindu hunetarik.
10. O Sakramenduaren grazia mirestekoa, estalia eta gordea, Giristino fidelek xoilki ezagutzen dutena, fedegabekoa eta bekatuaren sehiek ezin froga dezaketena.
Sakramendu hunetan emaiten da grazia ispirituala, arimara bihurtzen da bertute galdua, eta bekatuak itsustu zuen edertasuna berritzen da eta berregintzen.
Grazia hura batzutan hain da handia, non, emaiten duen debozionea, bethe izanez, ez xoilki arimak, bainan eta gorputz flakoak sentitzen baitu indarrak emendatzen zaizkola.
11. Halakotz damugarri eta urrikalkizun gare gure epeltasuna eta ansigabetasunagatik, zeren ezgoazen gogo handiagorekin gure Jesusen errezebitzera, dakigula haren baitan datzala Salbatzeko diren guzien esperanza eta meritua.
Zeren hura da gure Saindugarria, libranza, eta libratze saria: hura da mundu hunetan dabiltzanen konsolazionea, eta sainduen sekulako gozamena.
Beraz hagitz damutzeko gauza da, zeren geienek hain kontu guti dadukaten zerua arraitzen, eta mundu guzia mantenatzen duen misterio salbagarrizko hunetaz.