Zeren bada zureak, eta egiak baitire, behar ditut guziak hartu, zuri eskerrak emanik, eta zineste ekarririk.
Zureak dire, eta zuk erranak; eta eneak ere dira, zeren hek athera batitutzu ene salbamenduko.
Gogo onez hartzen tut zure ahotik, arren barrenago sar ditezin ene bihotzean, eta hersikiago itxeki diozotengatik.
Bihozten naute horrelako bihotz beratasunezko hitz eztiek eta amoriozkoek: ordea ene bekatuek izitzen naute, eta ene konzienzia lizunak gibelatzen nau zure sakramendu handi hortara hurbiltzetik.
Zure hitzen amolsurak erakartzen nau, ordea ene gaixtakeriek zapatzen naute bere hainitz izanez.
2. Manatzen nauzu fidanzarekin hurbil nakizula, nahi badut zurekin izan parterik eta har dezadala hiltzearen kontrako janharia, nahi badut sekulako bizia eta loria ardietsi.
Zatozte, diozu, nigana nekatuak eta kargatuak zareten guziak, eta nik arinduko zaituztet. </text> <gap> Matt. 11. </gap> <text>
O hitzaren eztia eta amolsua bekhatorearen beharrian! Zuk, ene Jainko Jauna, pobrea eta errumeza gonbidatzen baituzu zure gorputz guziz sainduaren mahainera eta partaletasunera!
Ordea, nor naiz ni, Jauna, zuregana ausartzeko hurbiltzera?
(3 reg. 8.27) Huna, zeru guziak eztire aski zure idukitzeko, eta badiozu, zatozte nigana guziak.