Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/293

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


3. Zer erran nahi du ohora begitartetsu, eta gonbidatze amolsu horrek?

Nolatan ausartuko naiz zuregana ethortzera; ezpaitut ene baitan deus onik ikusten halako buruperik hartzeko?

Nolatan sararaziko zaitut ene etxera, dakusadala maiz eta maiz zure begitarte begitartetsua ofensatu dudala?

Angeruak eta Arkanjeluak ikara dire, beldur dira Sainduak eta justuak, eta zuk dioskuzu: zatozte enegana guziak.

Zuk, Jauna, hori erran ezpazeneza, nork zinets liro egia lizela? zuk manatzen ezpazendu, nor lizate ausart hurbiltzera?

Huna, Noe gizon justuak ehun urthetako trabaillua eman du lege zaharreko Arka. Arka zeritzon untzi famatu haren egiten bera buruaren salbatzeko jende gutirekin: eta ni nolatan oren batez prepara naiteke munduko kreatzaillearen ene baitara debozionerekin hartzera?

4. Moises zure serbitzari, zure adiskide handi eta berezi hark arka bat egin zuen ezin busteleko zurez, hura ere urreztatu zuen urrerik garbienaz, hartan barrena Legearen taulak ekartzeko; eta ni, kreatura bustela, ausartuko othe naiz zu lege egille, eta bizia emaille horren hain errazki errezibitzera?

3reg.6. Salomon Israeleko erregetarik zuhurrenak zazpi urthe eman itu tenplu miragarri baten egiten zure izenaren laudoriotan; zortzi egunez egin du haren konsekratzeko