kausitu ahal naiz zu presentean zinela?
Nahiago dut zuregatik errumez egon, ezen ez aberatz zu gabe.
Lehen hautatzen dut lurrean zurekin saindurale ibiltea, ezen ez zu gabe zeruko jaun eta jabe jartzea.
Non ere baitzara, han da zerua; non ere ezpaitzara, han da herioa eta ifernua.
Zu zare ene desira, eta halakotz premia eta beharra dut zuregana hasbeherapen, nigar, oiu eta othoitz egiteko.
Finean ezin osoki fida naiteke nihor behar orduko helduko zaitala ene beharkietan, zu baizen ene Jainkoa.
Zu zare ene esperanza eta fidanza; zu zare ene konsolatzaillea eta fidelena gauza guzietan.
2. Guziak dabiltza bere probetxuaren ondoan zuk ene salbamendua eta aitzinamendua xoilki gogoan dadukazu, eta gauza guziak itzultzen derauzkidatzu onera.
Largatzen nauzularik hainitz moldezko tentazionetara eta gaitzetara, hura guzia ordenatzen duzu ene probetxuko, dakidala zure maiteak milla moldez frogatzen tutzula.
Horrela frogatzen nauzunean etzaitut gutiago onetsi eta laudatu behar, zeruko konsolazioneez bethe banenzazu baino.