3. Beraz zure baitan, ene Jainko Jauna, emaiten dut ene esperanza eta iheslekua: zure baiten ezartzen dut ene tribulamendu eta herstura guzia, zeren nora ere begiak hedatzen baititut, eztut aurkitzen zureganik kanpoan gauza flakorik eta eztagokeienik baizen.
Ezen hainitz adiskide izanak ezteraut probetxurik ekarriko, defensari balentak ezin helduko zaizkit, konseillari zuhurrek ezin emanen derautate balio duen ihardesterik, Dotoren liburuek ezin konsolatuko naute, ezta gauza preziosik libra nazakeienik, ezta leku gorderik, azkarrik, eta plazersurik begira nazakeienik; zeroni heltzen, alde jartzen eta laguntzen ezpazaizkit, zuk bortizten, konsolatzen, gidatzen eta begiratzen ezpanauzu.
4. Ezen zerk ere baitirudi on dela bakearen eta doatsutasunaren ardidesteko, hura, zu kanpoan zarenean, ezta deus ere, eta egiazki ezin demake doatsutasunik bat ere.
Zu zare bada ontasun guzien xedea eta fina, zu zare biziaren punturik gorena, minzotasunen ondorik barrenera, eta zure baitan guzien gainetik esperanza izaitea da zure serbitzarien konsolazionerik handiena.