zein izanen zen handiena zeruetako erresuman, hunelako ihardespena enzun zuten.
Itzulten ezpazarete onera, eta haur xume bezalakoak egiten ezpazarete, etzarete sartuko zeruetako erresuman.
Nor ere bada bera humilduko baita haurxo hau bezala, hura da zeruetako erresuman handiena.
10. Zori gaitza bere burua xumeekin gogotik beheititu nahi eztutenentzat, zeren zeruko erresumako athe xumeak hek eztitu utziko sartzera.
Zori gaitza halaber hemen bere konsolazioneak dituzten aberatzentzat, zere pobreak sar ditezinean Jainkoaren erresuman, hek kanpoan egonen dira marraskaz.
Alegera zaitezte humillak, bozkario zaitezte pobreak, zeren Jainkoaren erresuma zuena da, baldin ordea egian leialki bazabiltzate.
Berrogoi eta hemeretzigarren kapitulua
Jainkoa baitan xoilki finkatu behar dela esperanza eta fidanza guzia.
1. Jauna, zer da bizitze hunetan dudan fidanza? edo zein da ene konsolazionerik handiena zeruaren azpian ageri diren guzitarik?
Ez othe zu, ene Jainko Jauna, nola zure miserikordiak ezpaitu neurririk?
Non ongi kausitu naiz zu gabe? Non gaizki