Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/284

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Eztira loriatzen bere merituez, zeren eztadukate deus onik dutela bere buruz; bainan aitortzen dute ontasun guzia eneganik dela, zeren duten guzia nik eman baiterauen ene neurrigabeko karitatez.

Hain bethe dira ene Jainkotasunerako amudioz eta gaindiranoko bozkarioz non ezpaitute eta ezpaitukete loriaren eta doatsunaren eskasik.

Saindu guziak zenbatenaz gorago baitira lorian, hanbatenaz bere baitan humillago, enekin hurbillago eta nik onetsiago dire.

Halakotz badio eskiriturak, bere koroak eraunsten eta Jainkoaren aitzinean pausatzen zituztela, ahozpez jarri zirela bildotzaren aitzinean, eta sekula sekuloronekotz bizi dena adoratu zutela.

9. Hainitzek galdegiten dute zein den Jainkoaren erresuman handiena, eta eztakite, ea gaiak edirenen direnz xipienen artean kondatuak izaiteko.

Gauza handia da zeruan xipiena ere izaitea non guziak baitira handi, zeren guziak deitzen eta izanen ere baitira Jainkoaren ume.

Xipiena helduko da milletara, eta ehun urthetako bekatorea hillen da.

Zeren diszipuluek galdegin zutenean,