aphuretako gizonek pensatzen tuzten eta argituek gaineko argiak erakusirik miratzen eta konsideratzen dituzten gauzen artean.
7. Begirauzu bada, Semea, zure jakinari garaitzen zaizkon gauzez kurioski minzatzetik: baina duzun artha eta hala egizu nor den xipiena ediren ahal zaitezin Jainkoaren erresuman.
Nihork baleaki ere zein lizen bertzeak baino sainduago eta handiago zeruetako erresuman, zer probetxu luke ezagutza hartarik, huragatik humil ezpaledi barrenago ene aitzinean eta etzartzen ezpaliz ene izenari laudorio geiago emaiten?
Jainkoaren gogorago egiten du, nork ere bere bekatuen handitasuna eta bertuteen aphurtasuna gogoan baitaduka, eta zein urrun den sainduen perfekzionetik gogoan baitaduka, ezen ez darasanak eta dihardukanak zein den hekin artean handiena edo xipiena.
Hobe da othoitz eta nigar beroz sainduei gomendatzea eta hekin helzakitza gogo humillaz eskatzea, ezen ez hekin sekeretuak galde alferrez jakin nahiz ibiltea eta sondatzea.
8. Sainduak bereaz bere baitan kontentik eta ederki xoil kontentik daude, baldin gizonek ere baleakite kontentik egoiten eta bere banaloriazko solhasetarik eta elhetarik ixiltzen.