Gizon aski zare deus kontrakorik bidera etzaitzunean ilkiten.
Emaiten duzu ere konseillu onik, eta badakizu bertzei bihotzaren alxatzen hitz ederrez: baina ustegabeko tribulazionerik hurbiltzen denean zure athetara eskasten zara konseilluz eta indarrez.
Konsidera zazu gauza xipietan maiz frogatzen duzun zure erorkortasun handia.
Badarik ere hori guzia egiten ohi da zure salbamenduko, horrelakorik eta bertzerik gertatzen denean.
2. Athera zazu hori guzia bihotzetik ahalik hobekiena, eta ukitu bazaitu eztezazula hargatik bihotza gal, eta etzaitzala hainitz denboraz iduki nahasirik eta korapillaturik.
Ezpere paira zazu emeki ezin badezakezu alegeraki.
Halakorik ezin enzun badezakezu gogotik, eta zure baitan tarritatzen bazare, itxekozu zure buruari eta eztezazula zure ahotik ilkitera utz flakoei eskandalurik eman diezeken hitz desordenaturik.
Buelta alxatu den hura laster kalmatuko da, eta grazia bihur dadinean barreneko dolorea eztituko da.
Bizi naiz oraino, dio Jauna, prestik zuri heltzera, eta ohi danik geiago konsolatzera,