5. Ea anaiak, goazen elkarrekin, Jesus izanen da gurekin: Jesusen amorioz gurutze hau hartu dugu, gaudezin gurutzean Jesusen amorioz.
Hura da gure Kapitaina eta aitzin gidaria, helduko eta lagunduko zaiku.
Horra gure erregea aitzin dabilku, hura gure alde jarriko da gure etsaien kontra.
Garraizkon gizon gisa, eztela nihor beldur izialdurakgatik: gaudezin prestik gerlan bihotz dun hiltzera, eta eztagiogula, gurutzeari ihes egiteaz.
Berrogoi eta hamazazpigarren kapitulua
Eztuela gizonak bihotza galdu behar zenbait hutsetan erortzen denean.
1. Semea, plazerago dut nihork inkontru gaitzetan hartzen duen konsolazioneaz, ezen ez zori onean duen konsolazioneaz eta debozioneaz.
Zergatik tristatzen zare zerbait makur egin duzulako eranzuteaz?
Handiagorik baliz ere, etzinen hargatik higitu beharko.
Bainan orai utzazu iragaitera: ezta lehena, ez berria, ez azkena ere izanen, hainitz bizi bazare.