Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/275

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ezen ezta serbitzaria bere Jauna baino handiago, ez eta diszipulu nausiaren gaineko.

Manaia bedi zure serbitzaria zure bizitzean, zeren han dago ene salbamendua eta egiazko saindutasuna.

Zer ere hartaz kanpoan irakurtzen edo enzuten baitut, ezteraut bihotza alxatzen ez eta plazer osorik emaiten.

4. Semea, gauza hauk guziak ezagutzen eta irakurri ditutzunaz gero, doatsu izanen zare konplitzen baditutzu.

Nork er baitakizki ene manamenduak eta begiratzen baititu, hark maite nau, eta nik hura izanen dut maite, hari agertuko natzaio eta jararaziko dut enekin ene aitaren erresuman.

Jesus Jauna erran eta prometatu duzun bezala, egin ere bedi hala, eta ainadin merezidun gertha.

Hartu dut, hartu gurutzea zure eskutik hura jasanen dut eta jasanen heriotzeraino, soinean eman derautazun bezala.

Egiazki Giristino prestuaren bizitzea da gurutzea, baina parabisura gidatzen duen gurutzea.

Hasi naiz, enaiz zilhegi gibelat itzultera, ezta gurutzeko bidea utzi behar.