Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/278

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ene baitan fidatzen bazara, eta debotki deitzen banauzu zuregana.

3. Garela bihotzdun, eta para zaite gehiagorik pairatzera.

Ezta guzia galdu, maiz sentitzen baduzu ere tribulatua eta garrazki tentatua zarela.

Gizon zara eta ez Jainko: haragiz zara, ez Angeru.

Nolatan ahal zinundezke bertuteko estatu ber batetan, hori Angeruari zeruan eta lehen gizonari lur parabisuan faltatu zaienaz geroztik?

Ni naiz tristerik nigarrez daudenak libratzen eta sendatzen ditudana, eta bere flakotasuna ezagutzen dutenak ene Jainkotasunera goititzen ditudana.

4. Jauna, benedikatua dela zure hitza, hitz eztia, ene ahoan ezti bereska eta eztia baino eztiago.

Zer neidike hainbertze tribulazionetan eta hersturetan borthizten ezpanenduzu zure hitz sainduez?

Baldin noizpait finean heltzen banaiz salbamenduko portura, zer ansia dut zer eta zenbat pairatu dukedan?

Jauna, indazu fin ona, indazu grazia mundu hunetarik doatsuki ilkitzeko.