kanpotik deus gutitzat garabiltzanean, eta zinesterik etzaikunean emaiten.
2. Halakotz behar luke gizonak Jainkoa baitan osoki permatu, mengoarik ez izaiteagatik hainitz munduko konsolazioneren bilha ibilteko.
Noiz ere borondate onezko gizona tribulatzen baita, edo tentatzen, edo gogoramendu gaiztoz penatzen, orduan ezagutzen du Jainkoaren beharago dela, eta ikusten du hura gabe ezin daidikeiela deus ere onik.
Orduan ere tristetzen da, hasbeherapenez, nigarrez eta othoitzez jartzen da pairatzen dituen miseriakgatik.
Orduan unhatzen da bizitze luzeaz eta desiratzen du herioa datorren haren libratzera eta Jesusgana eramaitera.
Orduan oraino ongi dakusa munduan ezin ditekeiela seguranza betherik eta bake osorik.
Hamahirurgarren kapitulua
Tentamenduen kontra jartzeaz.
1. Munduan bizi gareino ezin garatezke tribulamendurik eta tentamendurik gabe.