Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/28

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Halatan eskiribatua datza Joben liburuan gerla eta tentazionea da gizonaren bizitzea lurraren gainean.

Horrengatik behar luke batbederak ansiatsu jarri tentamenduen gainean, eta ernerik egon othoitzetan, beldurrez etsaiak aurki dezan lekurik haren enganatzeko; nola ezpaita nihoiz ere loakartzen, bainan inguruz inguru baitabilla nor irets dezan bilha.

Ezta nihor ere hain konplirik eta hain saindurik, non eztuen noizait zenbait tentazione, eta ezin gaudezke osoki gabe.

2. Guziarekin ere batzutan tentazioneak hagitz onak dira gizonarentzat gaitzak direlarik eta fastikagarriak, zeren hek direla bide humiltzen baita, garbitzen eta zuhurtzen.

Saindu guziak iragan dira tentazioneen bide pelkarretik, eta probetxu athera dute hetarik.

Tentazioneak ezin jasan dituztenak Jainkoaren umeen kontutik erori dira eta galdu.

Ezta hain ordena saindurik ez eta hain leku gorderik non ezten han tentagarririk eta pairatzekorik.