gaixtoa, beldurrez aphurka zaramatzan gauza gaitzagoetara.
O ikus bazeneza zein bake handi ardiets zenezaken, eta nola bozkario eman ziniezeken lagunei zure prestuki bizitzeaz, uste dut ansiatsuago zinatekeiela zure probetsu espiritualaz.
Hamabigarren kapitulua
Aflikzionetarikako probetxuaz.
1. On da guretzat zerbait gaitz batzutan gerta dakigun, eta norbait jar dadin gure kontra, zeren bide hartaz gizona maiz bihurtzen da beregana ezagutzeko desterruan dela eta eztuela esperanzarik ezarri behar munduko gauzetan.
On da guretzat zenbait aldiz kontra errailleak ditugun eta paira detzagun, bai eta gutaz jujamendu gaixtorik eta makurrik eman dezaten, ongi egiten dugularik, eta intenzione onarekin.
Horrelakoak heltzen zaizkigu humiltasunaren ardiesten, eta begiratzen gaituzte banaloriatik.
Ezen orduan Jainkoa hobeki hartzen dugu gure barrenaren lekuko, munduak