behatzenago du zerk egiten derauen hainitz bertzerik probetxu.
Naturalezak gogotik hartzen du egiten zaion ohorea eta erreberenzia.
Graziak fidelki emaiten dio Jainkoari den ohore eta loria guzia.
3. Naturaleza ahalkearen eta mesprezioaren beldur da.
Grazia atsegin du Jesusen izenagatik laidoak pairatzeaz.
Naturalezari on zaio alfer egoitea, eta maite du gorputzeko pausua.
Grazia ezin dagoke zerbait egin gabe, eta lanari lotzen zaio besarka.
Naturalezak nahi tu gauza kuriosak eta ederzalea da, arunterak eta lodiak arbuiatzen tu.
Graziari laketzen zaio sinpletan eta mendretan, latzak eztitu mesprezatzen eta aldagarri ihetzerik jaunsteaz ezta nardatzean.
Naturalezak behatzen du oraiko gauzetara, bozkariotzen da lurreko irabaziez, damutzen da galtzeaz eta gaizki erran arin batez tarritatzen da.
Graziak behatzen du sekulakoetara,