eztatxete mundukoei, deus galduagatik ezta aldaratzen, hitz gaitzez ezta haserretzen, zeren eman baitu zeruan bere tresora eta bozkarioa non ezpaita deus ere galtzen.
4. Naturaleza guthiziosa da, gogotikago hartzen du emaiten duen baino, bereziki bere dituenak maite itu.
Grazia bihozbera da, trebe eta largo guziekin, ihesi doako beretakotasunari beretzatasunari, gutiz kontetatzen da, eta badaduka hobeago dela emaitea, ezen ez hartzea.
Naturaleza eramaiten da kreaturetara, bere haragira, banaloriara eta solhaskerietara.
Graziak erakartzen gaitu Jainkoagana eta bertutetara, uko egiten deraue kreaturei, ihes egiten dio munduari, gaitz dariste haragiko guthiziei, horra-harako ibilteak hersten tu, ahalkatzen da jendeen artera agertzeaz.
Naturalezak desiratzen du kanpoko konsolazionea, sensuen arauerako atseginik jartzeko.
Graziak bilhatzen du Jainkoa baitako konsolazionea, xoilki eta guzien gaineko ontasunean nahi du bere plazera hartu ikusten diren gauza guziak largaturik.