Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/263

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


enganatzen, eta bethi beretzat azkenik hari da.

Grazia ordea sinpleki dabilla, gaixto iduri guzietarik apartatzen da, eztu nihoren aitzinean enganiozkorik hedatzea, gauza guziak egiten tu Jainkoaren amorio hutsez, eta haren baitan pausatzen du bere azken xedean bezala.

2. Naturaleza nekez hil nahia da, ezin paira dezake nihork hura herts dezan, nihor garai dakion, nihork aspira eta hez dezan.

Graziak gogoa daduka mortifikazionera etxatua, jartzen da sensuetarasunaren kontra, bilha dabilla nork hura azpirako duen, desiratzen du norbait nausi dakion, ezta bere libertateaz gozatu nahi, atsegin du nausiaren gobernuaren azpian egoiteaz, eztu desirik nihoren jaun izaiteko, baina bai Jainkoaren azpiko bethi bizitzeko, ibilteko eta egoiteko, eta Jainkoagatik prestik dago guzien meneko ahalik apalkiena jartera.

Naturaleza bere probetxua hari da, eta beha dago zer irabazia heldu zaion bertzetarik.

Graziak eztu konsideratzen zer zaion berari on, eta zeren premia duen baina