Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/254

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Badazaguzu zer den hoberenik ene aitzinamenduko, eta zenbat balio duen tribulazioneak bizioen herdoilduraren garbitzeko.

Egizu ene baitan zure plazer onak desiratzen duen guzia, eta begiak eztetzatzula itzul ene bizitze bekatutsutik: ezpaitu nihork hura zuk baino hobeki eta klarkiago ezagutzen.

7. Egizu, Jauna, jakin dezadan jakin behar dena, onets dezadan onetsi behar dena, lauda dezadan prezatzeko zaitzuna, puxta dezadan zure begien aitzinean lizun eta itsusi dena.

Enazazula utz kanpoko begien ikustearen arauera jujatzera, ez eta sentenzia emaitera gizon frogatu gabeen aditzearen arauera; aitzitik indazu grazia egiazko jujamendu batez ikusten diren gauzen ezagutzeko eta beresteko espiritualen artetik, eta guzien gainetik zure plazer onaren borondatearen gauaz eta egunaz bilhatzeko.

8. Hainitzetan enganatzen dire gizonen sensuak jujamendu emaitean, enganatzen dire halaber munduzaleak, ikusten direnak xoilki maitatuz.

Zertaz da gizona hobe, bertzeek hura handi idukiagatik?