5. Eskerrak, Jauna, zeren ezterauzkidatzun ene gaixtakeria barkatu, eta sensatu nauzun azote garratzez, dolore kolpeka jasarriz, eta hersturez inguratuz kanpotik eta barrenetik.
Ezta zeruaren azpian konsola nazakeienik zu baizen, ene Jainko Jauna, arimen zeruko midikua; zuk zaurtzen baituzu eta sendatzen Ifernuetaraino eramaiten eta atheratzen.
Bego zure gastigamendua ene gainean, eta zure azoteak dotrinatuko eta zuhurtuko nau.
6. Huna, aita maitea, zure eskuetan naiz, kurtzen naiz zure zigorraren azpian, eraunts diazadazu bizkarretik eta lepotik ene makurtasuna zure borondatearen eredura xuxen dezadantzat.
Egin nazazu diszipulu humil eta debozionetsu, egiten ohi duzun bezala, zure keinu guzietara prestik ibil nadintzat.
Neure burua eta neure ditudan guziak uzten derauzkitzut xuxentzera: hobe da mende hunetan sensa nadin, ezen ez bertzean.
Badakizkitzu diren guziak batetan eta xeheroki, eta gizonaren konzienzian ezta deus ere zure begietarik estalirik.
Badakuskitzu etorkizunekoak egin ditezin baino lehen, eta eztuzu mengoarik nihork irakas diazazun edo orhoit zaitzan lurrean egiten direnez.