eta flaka bedi gizonen aitzinean, porroka bedi pairuz eta langiadurez, berriz ere zurekin argi berriaren begian pitz dadin eta zeruan loriaz goza dadingatik.
Aita saindua hala ordenatu duzu, eta hala nahi izan duzu, eta zer ere manatu baituzu, hura egin da.
4. Ezen maite duzunari egiten diozun grazia, hau da, paira dezala mundu hunetan zure amorioagatik, noiz ere eta noren ereganik hura uzten baituzu pairatzera.
Ezta lurrean deus egiten zure konseillua gabe, zuk aitzinatik ikusi gabe, ez eta arrazoin gabeki.
Jauna, on da enetzat zeren humildu nauzun, arren zure legeak ikas detzadan bihotzeko alxadurak eta soberaniazko burupeak egoitz detzadangatik.
Probetxu dut zeren ahalkeak estali derautan bekokia, arren ene konsolatzeko lehen zuhe bilha noan ezen ez gizonen.
Handik ere ikasi dut zure ezin sondatuzko jujamenduen beldur izaiten beldurtzen, ikusirik gaixtoa bezala justua ere penatzen duzula ez zuzen eta arrazoin gabe.