Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/255

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Enganariak enganaria, ergelak ergela, itsuak itsua, eriak eria enganatzen du batak bertzea laudatuz, eta egiaz ahalke geiago egiten dio hari merezi eztuen laudoriorik emaiteaz.

Zeren San Franzez humillak dioen bezala, zure begien aitzinean garena gare, eta ez geiago.


Berrogoi eta hamekagarren kapitulua


Obra humilletan jarri behar dela, ezinez handienetan ezinez.


1. Semea, ezin zaudezke bethi bertutearen desir beroan, eta meditazioneko gradurik gorenean: bainan ethorkizko bekatuare kutsuagatik premia duzu batzutan beherekoetara jausteko, eta bizitze galkor hunen kargaren jasaiteko, nahi eztuzularik eta hartaz unhatua zarelarik.

Gorputz hilkizuna darabillakuino, bihotzean izanen duzu grina eta min.

Behar duzu beraz haragian zareino haragiaren pisuaz arrankuratu, zeren arduraki ezin zaudezken zeruko gauzen estudiatzen eta miratzen.

2. On da zuretzat lot zakizten orduan obra humillei eta kanpokoei, lan onetan zure burua arin dezazun, fidanza fermu batekin