kadira ene erresuman, zeren hemen azken lekuan jarri zaren.
Han ageriko da obedienziaren fruitua, boztuko da penitenziaren trabaillua, eta loriozki koroatuko da azpikotasun humilla.
7. Orai beraz jar zaite humilki guzien meneko, eta eztuzula axolarik nork hori erran edo manatu duen.
Baina Nausiak, edo zu baino gazteagoak edo zure adinekoak zerbait nahi badu zureganik edo manatzen bazaitu, duzun artha handia den guzia onera hartzeaz, eta egizu zure ahala hark nahiaren borondate garbi batez konplitzeko.
Bilha beza batak gauza bat, bertzeak bertzea, loria bedi bata hunetan, bertzea hortan, lauda bedi millatan eta millatan, zuk har ezazu atsegin ez batean, ez bertzean, baina xoilki zure buruaren mesprezioan, ene borondatean eta ohorean.
Desiratzeko duzun guzia da, dela bizian, dela hillean, bethi zure baitan Jainkoari loria eman dakion.