6. Ordea, maitea, gogoan idukazu hainbertze neke trabailluren fruitua, orhoit zaite laster joaiten direla eta hekin saria neurrigabekoa dela, eta ezterautzute garririk emanen, aitzitik konsolazione handi bat atherako duzu zure pairutik.
Ezen orai hemen gogo onez uzten duzun borondate aphur huragatik, zeruan izanen duzu zure borondatea sekulakotz konpliturik.
Han edirenen duzu nahi duzun eta desira dezakezun guzia. Han izanen duzu eskuetan nahiz diren ontasunen frankia, galtzeko beldurrik gabe.
Han zure borondateak, enearekin bat eginik, eztu desiratuko kanpoko gauzarik ez eta deus ere beretzat berezirik.
Han ezta nihor zure kontra jarriko, nihor zutaz arrankuratuko, nihork etzaitu trabatuko, nihork ezterautzu bidea hersiko: baina desiratuko ditutzun guziak batetan izanen tutzu begien aitzinean eta eskuetan, eta zure gogoa aseko dute eta gaineraino betheko.
Han ohore emanen derautzut pairatu dukezun laidoagatik, laudoriozko mantua hartu duzun tristuragatik, eta sekulako