Berrogoi eta hamargarren kapitulua
Nola gizon deskonsolatuak behar duen bere burua Jainkoaren eskuetara ofrendatu.
1. Ene Jainko Jauna, Aita guziz saindua, zarela orai eta bethierekotz benedikatua, zeren enekin egin den nahi duzun bezala, eta zeren egiten duzun guzia ona den.
Alegera bedi zure serbitzaria zure baitan, ez bere baitan, ez eta nihor bertzeren baitan.
Ezen zu xoilki, Jauna, egiazko alegrianza zare, zu ene esperanza eta koroa, ene bozkarioa eta ohorea.
Zer du zure serbitzariak zureganik hartu duenaz bertzerik, hala ere merezi gaberik?
Zureak dire eman eta egin ditutzun guziak.
Pobre beharra naiz eta neketan nago ene gazte danik: batzutan tristetzen da ene arima nigarretaraino, batzutan ere nahasten da bere baitan hura akometatzen duten pasioneakgatik.