Nahi dut gogoz eta arimaz ikan gauza guzien gainera, bainan haragiak bortxaxen nau hekien azpian jartzera nahi eztudalarik.
Hala ni ondikozko hori guduan hari nau neure buruarekin, eta neroni egin naiz neure unhagarri; nahi baitu espirituak ikan goiti, eta haragiak beherean egon.
5. O zer pairatzen dudan ene baitan noiz ere zeruko gauzak gogoan darabiltzadanean, haragizko gogoetak berehala tropelaka heldu baitzaizkit othoitzetan nagoela.
Ene Jainkoa, etzaitezila urrun eneganik, etzaitezila koleraturik itzul zure serbitzariaganik.
Aurtiki zazu zure zizmixtetarik bat ene bihotzera, eta hedoi goibel hek barraia tzatzu. Darda tzatzu zure tragazak, eta haiza bitez etsaiaren gogoramendu gogoragarri guziak.
Bil etzatzu ene sensuak gorputzeko eta arimako ahalak zuregana, ahants diatzakidatzu munduan diren guziak, indazu indarra bizioen itxurapenen orhoitzapenen egoizteko eta mesprezatzeko.
O egundainoko egia hel zakizkit, beldurrez banitateak eraman nazan. Zatozkit, zeruko eztitasuna, eta lizunkeria guzia bihoa ihesi zure aitzinetik.
Barka diazadazu halaber zure miserikordia