noiz ere orazionean zutaz bertzerik baitarabilla gogoan: egiaz aithortzen baitut hagitz ohitua naizela gogor barraiatzen eta errebelatzen.
Hainitzetan eznago ene gorputza xutik edo jarririk dagoen lekuan: aitzitik nora neure gogoetek bainaramate, han naiz geienik. Non baita ene gogoa, han naiz, eta ene gogoa maiz da maite dudan gauza den lekuan. Zertan ere naturalezaz edo usanzaz laket baitut, hura laster heldu zait burura.
6. Hargatik zuk, o egia bera zarena, ageriki erran duzu; non ere baita zure tresora, han da zure bihotza.
Zerua maite badut, zeruko gauzak plazerki darabiltzat gogoan.
Mundua maite badut, alegeratzen naiz munduko zori onaz eta gaitzaz tristetzen.
Haragia maite badut, haragizko plazerak gogoratzen zaizkit.
Espiritua maite badut, atsegin hartzen dut gauza espiritualetan pensatzeaz.
Hitz batez, zer ere maite baitut, hartaz gogotik minzo naiz eta bozten ere minzatzen aditzeaz, bai eta maite ditudan gauzen figurak eta iduriak enekin daramatzat etxera.