Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/240

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


xoilki orhoituko naiz? noiz neure bethean boztuko naiz zure baitan? Noiz izanen naiz egiazko libertatean traburik gabe, gorputzeko eta arimako garririk gabe?

Noiz izanen dut bake konpli hura, bake seguratua, eta ezin hautsizkoa, barreneko eta kanpoko bakea, bake alde guzietarik finkatua?

Jesus ona! noiz agertuko naiz zure aitzinera zure ikusteko? noiz miratuko dut zure erresumako loria? noiz izanen zaizkit gauza guziak gauza guzietan?

O noiz zurekin izanen naiz zure maitei egundainoz geroztik preparatu derauezun erresuman?

Gelditu naiz pobrerik eta desterraturik etsaien lurrean, non ezpaita egunorozko gerlarik eta inkontru gaixtorik baizen.

4. Arren konsola nazazu ene desterruan, ema zazu ene dolorea, zeren ene bihotz guzia hasbeherapenez dagotzu, eta zer ere konsolagarri munduak hemen eskaintzen baiteraut hura guzia karga zait.

Badut desira zutaz ene baitan barrena gozatzeko, bainan ezin lot nakidikezu.

Guthizia handia dut zeruko gauzei itxekitzeko baina mundukoek eta hildu gabeko pasioneek beheiti egoizten naute.