Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/239

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Egun bethi arraia, bethi segura, eta nihoiz ere bertzetara aldatzen ganbiatzen eztena.

Ailitzaiku egun hura ilki! ailute hemengo kauza guziek fin hartu.

Egia da argi egiten derauela sainduei ardurako distiagarridura batez; baina lurreko sainduraleek eztute hura ikusten urrutitik eta miraillean baizen.

2. Badakite zeruko burgezek zein alegera den hango egoitza; bainan Ebaren seme desterratuak hasbeherapenez daude ikusteaz zein kiratz, samin eta unhagarri den hemengoa.

Bizitze hunetako egunak laburrak dire eta gaitzak, dolorez eta hersturez betheak: hemen hainitz bekatuk lizuntzen dute gizona, hainitz pasionek korapillatzen, hainitz beldurrek hersten, hainitz ausiak eta grinak barraiatzen, hainitz kuriostasunek erabilten, hainitz banaloriak amarratzen, hainitz enganamenduk eta falseriak inguratzen, hainitz neke-trabailluk porrokatzen, tentamenduk kargatzen, plazerek malgutzen eta flakatzen, pobreziak tristetzen eta lazeriatzen.

3. O noiz etorriko da gaitz horien finamendua? noiz libratuko naiz bizioen gathibutasun ondikozko hunetarik? Noiz, Jauna, zutaz