Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/238

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


izaitea, etzindezke guthizia bizitze hunetako egun ederrez; aitzitik laket lekidikezu Jainkoagatik pairatzea, eta irabazia guziz handitan har zenezake gizonen artean ezdeustzat kondatua izaitea.

4. O baldin gauza horiok zure gustura balire, eta zure bihotzean barrena iragan balitez, nolatan ausart zindezke behin ere arrankuratzen.

Nekagarri guziak ez othe dira pairatzekoak sekulako biziagatik?

Ezta gutia Jainkoaren erresumaren galtzea edo irabaztea.

Alxa bada begiak zerura. Huna ni eta ene saindu guziak enekin: hainitz gudu eta handiak izan tuzte munduan, orai bozkariotzen dira eta konsolatzen, orai segurean eta soseguan daude, eta sekulakotz enekin egonen dira ene aitaren erresuman.


Berrogoi eta zortzigarren kapitulua


Sekulako egunaren edertasunaz eta bizitze hunetako hersturez.


1. O gaineko hiriko egoitzaren doatsua! O sekulako egunaren argia, gauak ilhuntzen eztuena, baina guzien gaineko egiak bethi bere argi izpiez alde guzietarik inguratzen duena.