2. Egizu egiten duzuna, hari zaite fidelki ene mahaztian, ni izanen zure saria.
Eskiriba zazu, irakur, kanta, zaude hats berapenez, ixilik, othoitzez, kontrako guziak paira tzatzu gizon gisa, sekulako biziak balio itu gudu hek guziak eta handiagorik ere.
Jainkoak dakien egunean etorriko da bakea, eta egun hura ezta izanen mende hunetako ez eguna, ez gaua, baina bai bethiko eta fingabeko argia, bake fermua eta sosegu segura.
Orduan eztuzu erranen; nork libratuko nau gorputz hil beharrezko hunetarik? Eztuzu oiuz erranen: Ha zer da nitaz, ene hemen egoiteko ephea luzatu baita.
Zeren herria iraitsiko da ilhunbetara, salbamendua izanen da ezin ahituzkoa, ezta grinarik bat ere izanen, baina bai alegrianza doatsua, biltzarre arraia, konpainia amolsua.
3. O zeruan ikusi bazinitu sainduen koro ederrak, zein loria handiz orai gozatzen diren lehen munduko iduriz mesprezatzekoak eta kasik bizitzea merezi etzuten hek berak.
Gerthuz humil eta apal zindezke lurreraino, eta lehen hauta zenezake guzien azpian jartzea, ezen ez baten ere gainean esku