dauntzan hutsen defendatzeko ederki atheratzeko.
Eta hobenik sentitzen eztudalarik neure baitan, guziarekin ere ezin derraket justu naizela; zeren zure miserikordia kanporarik, ezta bizien artean justu aurkituko denik zure begien aitzinean.
Berrogoi eta zazpigarren kapitulua
Gaitz guziak pairatu behar direla sekulako bizitzeagatik.
1. Semea, eneganik hartu ditutzun trabailluek etzaitzatela hauts, eta tribulazioneak etzaitzatela alde guziz beherera egoitz: bainan ene promezak azkar, bortitz eta konsola zaitzala heldu zaizkitzun guzietan.
Aski naiz zure saristatzeko neurri mukuruz eta nahiz bezala baino geiago.
Etzare denbora handiz hemen nekatuko, ez eta bethiere dolorez kargatuko.
Igurikazu aphur bat, eta sarri ikusiko duzu zure gaitzen finamendua.
Etorriko da orena non trabailluak eta abarrotsak geldituko baitira.
Aphurra eta laburra da denborarekin iragaiten den guzia.