Ezta ere loriatuko bertzeak haren alde jarriakgatik haren arrazoinaren balia arazitzeko: Ezen orhoitzen da nik miratzen ditudala bihotzak eta barrenaldeak sondatzen ditudala, eta eztudala jujatzen nihoren begitartearen edo munduko iduriaren arauera.
Zeren gizonen jujamendura laudatzeko den gauza, hainitzetan ene begietan da baiatzekoa.
5. Ene Jainko Jauna, Juje justua, bothez eta pazienziaz bethea, gizonen erorkortasuna eta gaixtarasuna ezagutzen duzuna, zarela zu ene indarra eta fidanza guzia, zeren ene konzienzia eztut etzait aski.
Zuk dakizu nik eztakidana, eta hargatik ene hutsak erakusi izan zaizkidanean behar izan dut humil jarri eta emeki pairatu.
Ene juje emea, arren barka diazadazu humil eta manso egon enaizen ordu guziakgatik, eta indazu berriz ere grazia bertze aldi batez geiagorik pairatzeko.
Zeren zure neurrigabeko miserikordia hobe zait barkamenduaren ardiesteko, ezen ez nik neure ustez dudan justutasuna eta hobengabetasuna ene konzienzian estalirik