Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/229

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Zu, Jauna, zu xoilki zare guziz leiala inkontru guzietan, eta zutaz lekora ezta zu bezalakorik.

3. O zein zuhur zen arima saindu hura, erraiten zuenean: Ene bihotza, ene gogoa finkatua eta zimendatua dago Jesus baitan.

Hura bezalakoa baninz, munduko beldurrak enenzake hain errazki asalda, ez eta hitzen tragazez hala uki. Enenzakete hala uki.

Nork dakuskike guziak hel baino lehen? nor begira daite etorkizuneko gaitzetarik?

Baldin aitzin ikusiez maiz ere zaurtzen badute, zer eginen dute ustegabekoek garrazki jasartziaz bertzerik?

Ordea zergatik nik miseriatsu horrek eztiot hobeki neure buruari aitzinetik behatu?

Zergatik ere horrein errazki zinetsi tut bertzeak?

Baina gizon gare, eta gizon erorkorrak, bertzerik ez, hainitzek uste dutelarik Angeru garela, eta Angeru deitzen gaituztelarik.

Nor zinetsiko dut, Jauna? nor, zu baizen? Zu zare nihor enganatzen eztuzun, eta ezin engana ditekeien egia.

Bertze alde, nahiz den gizona gezurtia da, flakoa, nihon ezin egona, leun eta erorkorra hitzetan behintzat geienik; hala non nekez berehala zinetsi behar baitira egia diruditen gauzak.