4. Zein zuhurki aitzinetik abisatu gaitutzun begiratu behar dela gizonetarik! gizonaren etsaiak direla haren etxekoak, eta eztela zinetsi behar nihork erraiten badu; huna hemen da, edo horra non den.
Ene kalteak egin nau jakinsun, eta Jainkoak ailiotsa zure ontasunak nahi hala gertatu lizen nik neure buruari hobeki guardia, eta erhokeriarik ez geiago egiteagatik.
Begirauzu, dio urliak, begirauzu, idukazu, zure baitan nik erran hitza. Eta ni ixil nagoenean, eta zinesten dudanean haren errana gorderik dagoela, berak ezin estal dezake nahi zuen nik estal nezan gauza; aitzitik berehala salhatu nau saldu nau eta bere burua ere salhatu, eta joan da.
Begira nazazu, Jauna, halako elhetarik, eta zuhurgabeko gizonetarik, beldurrez hekin eskuetan eror nadin, eta hek bezalako hutsik dagidan.
Emadazu ahoan egiazko eta zinezko hitza, eta eztiazadazula utz bi aldetako mihirik. Eta lekora zazu eneganik mihi.
Bada eta ezpada begiratu behar naiz pairatu nahi eztudanetik.